Zenbat dakizu birziklatzeari buruz?

Ezagutu hondakin organikoen birziklatze
selektiboaren sekretu guztiak!

Uste al duzu edukiontzi marroian aditua zarela?

A Ze Marroia lehiaketa-quiz formatuko dinamika bat da, eta, barre artean, birziklatze organikoari buruz dakizuna probatzeko kaleratu da. Ikasteko, duda-mudak antzemateko eta ohiturak sermoirik gabe aldatzeko joko azkarra eta informala da. Gure setean ere erraz eta zuzenean bideratu ahal izango duzu edukiontzi marroirako irispidea.

Eta “komodin” bat behar baduzu, eskura izan zure hondakinak bota aurretik kontsulta guztiak egiteko sortu dugun WhatsApp morroia: mezuak idatzi ahal izango dituzu, objektu baten argazkia bidali ahal izango duzu, eta hari zein edukiontzi dagokion esango dizugu, trikimailu errazak ezagutaraziko dizkizugu edo zure ohiturak hobetzen lagunduko dizugu.

Txatbota – komodina

A Ze Marroia txatbotaren eskutik, dena errazago: WhatsApp bidez galdetu eta, segundo gutxi barru, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota esango dizu.

Gida arina eta oso erabilgarria da, bota nahi duzuna identifikatuko du, eta aholkuak, birziklatzeko trikimailuak eta egunerokotasuna hobetzeko ohiturak emango dizkizu, baita zugandik hurbilen dagoen Garbiguneari buruzko informazioa ere.

Zure hondakinak sailkatzeko modurik errazena, beti sakelan eta ezer bota aurretik laguntzeko prest.

Hasi zaitez txatbota erabiltzen

NORA BOTA BEHAR DUT…?
INGURUKO GARBIGUNEA
TRIKIMAILU AZKARRAK
OHIKO GALDERAK
AHOLKUAK

Ibilbidea

A Ze Marroia set ibiltaria Bizkaiko 30 kokapenetatik eta hainbat ikastetxetatik ibiliko da, eta kanpaina eguneroko lekuetara eramango du: plazak, kaleak eta jolastokiak. Geldialdi bakoitzean, baliabide hauek aurkituko dituzu: quiz gunea, bilketa organikoari buruzko informazioa eta edukiontzi marroiaren txartela kudeatzeko gune espezifiko bat.

Kontsultatu ibilbidearen mapa eta egutegia zure udalerrian noiz egongo garen jakiteko eta ekimen horretan parte hartzeko.

Urtarrilak 23 – Barakaldo
Urtarrilak 24 – Urduña
Urtarrilak 30 – Ibarrangelu
Urtarrilak 31 – Igorre
Otsailak 6 – Santurtzi
Otsailak 7 – Gernika
Otsailak 13 – Mungia
Otsailak 20 – Durango
Otsailak 21 – Abadiño
Otsailak 27 – Ugao
Otsailak 28 – Orozko
Martxoak 6 – Galdakao
Martxoak 7 – Getxo/Areeta
Martxoak 13 – Basauri
Martxoak 14 – Alonsotegi
Martxoak 20 – Erandio
Martxoak 21 – Gorliz
Apirilak 17 – Getxo
Apirilak 18 – Berango
Apirilak 22 – Portugalete
Apirilak 24 eta 25 – Bilbo
Apirilak 29 – Derio
Maiatza 6 – Zamudio
Maiatzak 8 – Ortuella
Maiatzak 9 – Leioa
Maiatzak 13 – Amorebieta
Maiatzak 15 – Balmaseda
Maiatzak 16 – EA
Lemoa

Bideojokoa

A Ze Marroia errealitate birtualeko bideojokoan, atzera-kontaketa eta erronka argia izango dituzu: hondakinak ziztuan sailkatzea eta edukiontzia denbora amaitu baino lehen asmatzea. Zenbat eta gehiago asmatu, orduan eta puntu gehiago batu…

Formatu guztiz didaktikoa, hondakinak bereizten ikastea esperientzia azkar, murgiltzaile eta oso dibertigarria bihurtuko duena.

Non eskatu zure giltza/txartela?

Kontsulta ezazu zure udalerriaren informazio espezifikoa materia organikoaren (edukiontzi marroia) bilketa selektiboko zerbitzuan sartzeko. Esteken bidez udal edo udalerrien mankomunitate bakoitzak gaitutako urratsak, baldintzak eta eskaera bideak aurkituko dituzu.

keyboard_arrow_up