Zenbat dakizu birziklatzeari buruz?

Ezagutu hondakin organikoen birziklatze
selektiboaren sekretu guztiak!

Uste al duzu edukiontzi marroian aditua zarela?

A Ze Marroia lehiaketa-quiz formatuko dinamika bat da, eta, barre artean, birziklatze organikoari buruz dakizuna probatzeko kaleratu da. Ikasteko, duda-mudak antzemateko eta ohiturak sermoirik gabe aldatzeko joko azkarra eta informala da. Gure setean ere erraz eta zuzenean bideratu ahal izango duzu edukiontzi marroirako irispidea.

Eta “komodin” bat behar baduzu, eskura izan zure hondakinak bota aurretik kontsulta guztiak egiteko sortu dugun WhatsApp morroia: mezuak idatzi ahal izango dituzu, objektu baten argazkia bidali ahal izango duzu, eta hari zein edukiontzi dagokion esango dizugu, trikimailu errazak ezagutaraziko dizkizugu edo zure ohiturak hobetzen lagunduko dizugu.

Ibilbidea

A Ze Marroia set ibiltaria Bizkaiko 30 udalerritatik eta hainbat ikastetxetatik ibiliko da, eta kanpaina eguneroko lekuetara eramango du: plazak, kaleak eta jolastokiak. Geldialdi bakoitzean, baliabide hauek aurkituko dituzu: quiz gunea, bilketa organikoari buruzko informazioa eta edukiontzi marroiaren txartela kudeatzeko gune espezifiko bat.

Kontsultatu ibilbidearen mapa eta egutegia zure udalerrian noiz egongo garen jakiteko eta ekimen horretan parte hartzeko.

Txatbota – komodina

A Ze Marroia txatbotaren eskutik, dena errazago: WhatsApp bidez galdetu eta, segundo gutxi barru, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota esango dizu.

Gida arina eta oso erabilgarria da, bota nahi duzuna identifikatuko du, eta aholkuak, birziklatzeko trikimailuak eta egunerokotasuna hobetzeko ohiturak emango dizkizu, baita zugandik hurbilen dagoen Garbiguneari buruzko informazioa ere.

Zure hondakinak sailkatzeko modurik errazena, beti sakelan eta ezer bota aurretik laguntzeko prest.

NORA BOTA BEHAR DUT…?
INGURUKO GARBIGUNEA
TRIKIMAILU AZKARRAK
OHIKO GALDERAK
AHOLKUAK

Bideojokoa

A Ze Marroia errealitate birtualeko bideojokoan, atzera-kontaketa eta erronka argia izango dituzu: hondakinak ziztuan sailkatzea eta edukiontzia denbora amaitu baino lehen asmatzea. Zenbat eta gehiago asmatu, orduan eta puntu gehiago batu…

Formatu guztiz didaktikoa, hondakinak bereizten ikastea esperientzia azkar, murgiltzaile eta oso dibertigarria bihurtuko duena.

keyboard_arrow_up